Tratu pertsonala eta konfiantza, gure izateko arrazoia.

Joaquin Eizagirre

36 urte gure bizkarrean ditugula, Ziklos Eizagirre bizikleta denda erreferentea da Zarautzen eta bere jende artean.

Gure "alma matera"a Joakin da, zalantzarik gabe, lanbidez mekanikaria, bere ibilbidea makina erremintako enpresa batean hasi zuena. Muntatzaile bezala jardundako urte guzti haiek eman zioten esperientzia handi eta trebetasuna, bere etorkizuneko lanbidea izango litzatekeenerako, eta bizikleta-mekanikarako.

Bizikletaz maitemindua eta zikloturismoaren munduko erreferentea, Joakinek bere pasioan aritzea erabaki zuen, eta bizikleta salmenta eta konponketarako denda ireki zuen Zarauzko lokal txiki batean, 1980 urtean. Bere egonezinak, bere ahaleginak eta bere esperientziak laster lortu zuten zonako merkataritza denden artean leku izatea eta herriko konfiantzazko mekanikaria izatera heltzea.

Joakinentzat bizikleta artisau lana da, esku lana, muntaia, piezak… Bere lantegian mantentzen saiatzen den artisautza. Bertara, egunero herriko biztanleak joaten dira, eta, baita bere esperientzia eta jakiturian konfiantza duten udatiarrak ere.

Joaquín Eizagirre
Joaquín Eizagirre
Joaquín Eizagirre

Jarri gurekin harremanetan|

Konta iezaguzu. Zerk ekartzen zaitu hemendik?