Post
Berritzea
edo
hiltzea

Ziklos Eizagirren web orri berria estreinatzen dugu eta, harekin batera, puntualki gure pasio handiari buruz, bizikletari buruz, idatziko dugun blog-a.

Post desberdinen bidez joango gara kontatuz gure denda, marka, Joakinek zuzentzen duen gure taldeari buruzko historia eta istorioak eta, baita noski, gure herria Zarautzi buruz ere.

Gure bizkarrean ia 40urteko ibilbidearekin, asko dira bizi izan ditugun pasadizoak, eta hemendik aurrera, zuekin ere partekatzen saiatuko gara, txirrindularitza bihotzean eramaten duzuen edo bizikleta baten gainean bizi zaretenekin; guretzat bizikleta, bizitza modu bat delako.

Ongi etorri!

joaquín nagusia
enredoos
laraiturain.com